GARRAIOA

Aizpurua autobus zerbitzuak segurtasuna eta gertutasuna eskaintzen digu. Badakigu gure ikasleak euren izen abizenekin ezagutzen dituztela eta egunero etxetik ikastolara egiten duten bidea segurua dela. Horrez gain, autobus zerbitzua ikastola eta familiak komunikatzeko beste bide bat da.

Auzoak: Altza, Herrera, Trintxerpe, Bidebieta, Intxaurrondo, Gros, Amara, Loiolako Erriberak, Txomin Enea eta Astigarraga.

Ibilgailu egokitua eskaintzen duen Erbi taldea ere ikastolaren parte da, behar bereziak dituzten pertsonen ongizatea bermatuz.