BAXURAKO ARRANTZA EZAGUTZERA GOAZ!

“Osasuntsu eta jasangarri elikatu, elikatu Euskadiko arrantza” eskola-lehiaketa erronka Kofradia-Itsas Etxea eta Cristina Enea Fundazioaren ekimena da eta pasa den urtean, gure DBHko 2.mailako ikasleak irabazleak izan ziren. Hilabete honetan jaso dute saria, azaroaren 10ean hain zuzen ere. Aitona Julian itsasontzian bidaia egin zuten Donostiako badian zehar. Bertan, inguruaz gozatzeaz gain, zuzenean ikusi zuten baxurako itsasontzi bat arrantzan, tretza-arrantza artisauaren bidez. Gainera, harrapatutako baxurako espezieak bereizten ikasi zuten eta itsasontzi bateko jarduera bertatik bertara bizitzeko aukera izan zuten. 

 

Pin It on Pinterest

Share This