AZKEN ORDUKO OHARRA

DANBORRADAREN 50. URTEURRENA

Aurten 50. urteurrena ospatuko dugu ikastolan. 1976ko urtarrilean atera zen Herri Ametsa ikastola Donostiako Haur Danborradan. Gu izan ginen lehen ikastola bertan parte hartzen eta gogoz eta ilusioz bete genuen Misericordia konpainiak utzi zigun lekua. Hurrengo urtean, San Sebastian bezperan, ikurriña legeztatu zuten eta norbaitek gordelekutik ikurriña atera eta gure haur konpainiak haren atzetik desfilatu zuen harro, ikusleen txalo zaparra beroa jasota. Lehendabiziko urteetan hirurogei partehatzaile inguru egon ziren eta gaur egun ehunera iristea lortu dugu. GORA SAN SEBASTIAN EGUNA!

 

Pin It on Pinterest

Share This