IZAR HANDIAK DONOSTIAN

Zinemaldiari ostiralean ekin egin zioten eta gure ikasleeek bat egin dute gaur goizean. Urtero bezala, hitzordua izan dute Belodromoan. Aurten “Migrazioa, bidaia ahatezina” ikusteko aukera eskaini digute. Illumination enpresak sortutako eta 2023an estreinatutako animaziozko film arrakastatsua da eta Zinema Euskaraz programari esker dago euskaraz ikusgai. Datozen bederatzi egunetan, 229 film proiektatuko dira Donostian. Jose Luis Rebordinosek zuzentzen duen azken edizioa izango da.

 

Pin It on Pinterest

Share This