AZKEN ORDUKO OHARRA

FRANTZISKO XABIERREN EGUNA

Aste berezia bizi izan genuen ikastolan. Euskararen Nazioarteko Eguna astelehenean ospatzen hasi ginen. Dantzariak, buruhandiak eta Burrunba izan ziren protagonista. Asteartean Argitxorekin ibili ginen jolasean eta hainbat kahoot berezi egin ziren geletan. Frantzisko Xabierren eguna polita izan zen, benetan. 9:10ean pregoia irakurri zuten euskoliderrek eta hortik aurrera, sokatira eta txapel-jaurtiketa antolatu ziren. Arratsaldean, Eitbeko maratoirako kanta prestatu zuten DBHn eta Burrunbako finala eta txokolatada egin zuten HH eta LHn. Denok batera euskaraz bizi eta gozatu dugu. Egin euskaraz… Egunero!

 

Pin It on Pinterest

Share This