Orientazioa
Herri Ametsa ikastolan Orientazioaren helburu nagusia ikasleen auto-errealizazio bidean beraien garapen integrala gauzatzea da. Era horretan, irakasle guztion eginkizuna gure ikasleen orientazioa esparru desberdinetan aurrera eramatea izango da.
Hartu-eman esparruak
Herri Ametsa Ikastolan Orientazioa ez da Orientazio Departamenduko partaideen funtzioa soilik. Eginkizun honetan orientatzailea, laguntza gelako irakaslea, ikasketa burua, tutoreak, irakasleak, familiak eta kanpoko zerbitzuak partaideak gara.
Orientazio Departamenduko partaideak
Gotzone Arbona / Orientatzailea | [email protected] |
Igor Rezola / PT irakaslea | [email protected] |
Xabier Amilibia / Ikasketa Burua | [email protected] |
Olatz Maiz / Laguntzailea | [email protected] |
Kristina Alvarez / Laguntzailea | [email protected] |
Orientazio Departamenduarekin harremanak
Behar bereziak duen ikasle bat Orientazio Departamendura bideratzeko tutorearen parte-hartzea beharrezkoa izango da. Bera izango baita, ikaslea eta bere familia Orientazio Departamenduko kideekin harremanetan ipiniko duena.