Hezkuntza
Lehen

Sei urteko ibilbide honetan ikasleak aldaketa ugari biziko ditu, gelakideekin harreman osasuntsuak eraikiz eta irakaslea bidelagun, bizitzarako beharrezkoak izango dituen oinarriak finkatzen joango da. Eginez ikasten dela sinesten dugunez, ikaskuntza aktiboan oinarritzen da gure egunerokoa.

Konfiantzaren pedagogia

Manipulazioan eta jokoan oinarritutako jarduerak bultzatzen ditugu. Manipulatu daitezkeen baliabideak ohiko material bihurtzen ditugu, ukituz, sentituz eta ludikotasunaren bidez jasotzen den informazioa errazago barneratzen delako. InnovaMat-en eskutik matematika modu manipulatiboan egiten dugu. Gainera, edukiak ikasleen interesen arabera bideratzen ditugu eta beraien bizipenetatik igarota iristen gara ikaskuntza eraikitzera.

Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza
Ikastolan euskara eta euskal kultura ardatz duen EKI proiektuarekin egiten dugu lan. Banaka zein taldeka, diziplinarteko izaera duen proiektuak gauzatzen ditugu, non ikasleak pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten trebatzen diren. Elkarrekin kooperatuz ikasteko eta kooperatzen ikasteko, IK/KI programa erabiltzen dugu.

Parte hartzailea

Ikaslea ikastola barruko zein kanpoko ekimenetan parte-hartzaile aktiboa da, hala nola, urteroko ospakizunetan, auzoetako jaietan, eskolarteko lehiaketetan… Era berean, etengabeko hartu-emana du ingurumenarekin askotariko ekintzen bidez. Sorkuntza garatuz, komunitatearekin harremanetan jartzeko beste bide bat bertsoa da, euskal curriculumak barne hartzen duen Bertsolaritza Ikastetxean proiektuaren bidez lantzen dena.

Tutore, irakasle eta espezialistak

Xabier Perez
xaperez@herriametsa.com

Amaia Gete
agete@herriametsa.com

Izaskun Estonba
iestonba@herriametsa.com

Nerea Goikoetxea
ngoikoetxea@herriametsa.com

Maialen Luzarraga
mluzarraga@herriametsa.com

Maria Eugenia Amilibia
mamilibia@herriametsa.com

Asier Izagirre
asizagirre@herriametsa.com

Estibalitz Gete
egete@herriametsa.com

Xabier Arraiago
xarraiago@herriametsa.com

Estitxu Segurola
esegurola@herriametsa.com

Marijo Garamendi
mgaramendi@herriametsa.com

Oihane Alkorta
oalkorta@herriametsa.com

MartĂ­n Artetxe
martetxe@herriametsa.com

Josu Alvarez
jalvarez@herriametsa.com

Eva Perez
eperez@herriametsa.com

Kris Alvarez
kalvarez@herriametsa.com

Amaia de Guevara
adeguevara@herriametsa.com

Igor Rezola
irezola@herriametsa.com

Ordutegia

09:00 -12:30 / 14:30-16:30

GAUTENA

GAUTENako gela egonkorra

Gela egonkorra Autismoaren nahasmena duten ikasleen bizi kalitatea eta inklusioa hobetzeko espazioa da, egonkortasuna eta beharrezko dituzten baliabideak eskaintzen baitzaizkie. Ohiko ikasketa planera egokitzea ez da erraza gure ikasleentzat, beraz, haiei egokitutako helburu eta proiektu pertsonalizatuak sortzen ditugu. Gautenak kudeatzen duen arren, gure gela ikastolaren parte da eta horri esker ikasle bakoitzak hainbat ekintza elkarbanatzen ditu bere adinekoekin.

Jarraipen indibidualizatua

Gure gelan 6-12 urte bitarteko ikasleak daude eta bakoitzaren behar eta gaitasunetara egokitzen ditugu proiektu eta helburuak, familiarekin elkarlanean. Jarraipen sakon eta zehatza egiten zaio ikasleari, helburu bakoitza ongi aztertuz. Ikasleak ahalik eta autonomoen izatea nahi dugu eta bizitzako egoera errealei erantzuteko gaitasuna izatea.

Inklusioa

Ikasleak bizitzarako prestatzea dugu helburu eta horretarako beharrezkoa da ikastolak eskaintzen dizkigun aukerak. Denon arteko elkarbizitzan lanean aritzea garrantzitsua denez, gure ikasleak ez du gela arrunteko erreferentzia galtzen eta haren adineko ikasleekin helburu batzuk partekatzen ditu, baita ikastolako espazio komunak edo irteerak ere. Ikasle bakoitzak adinaren arabera bere erreferentziazko gela du eta bere etapa eskolarrean mantentzen saiatzen gara, gelakideekin konfiantzazko giro bat sor dadin.

Egonkortasuna

Gure jardunean egonkortasuna bereziki garrantzitsua denez eta gure ikasleentzat erreferenteak oso garrantzitsuak direnez, taldea osatzen dugun profesionalak mantentzen saiatzen gara; irakasle bat, hezitzaile bat eta bi zaintzaile. Horrez gain, gelaren antolaketan oso garrantzitsua da estimulurik gabeko espazioak sortzea, baita ongi egituratuta egotea ere Txokoak ongi bereiztea espazio bakoitzaren funtzioa argi izateko. Modu horretara, ikasleak egonkortasuna eta segurtasuna sentituko du.

Tutore, irakasle eta espezialistak

Jone Arregi
Ainhoa Duque
Irenka Mendive
Maria Perez

herriametsa@gautena.org

Ordutegia
9:00 – 12:30 / 14:30 – 16:30

Pin It on Pinterest

Share This