Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
DBHko ikasleak ibilbide bati itxiera emango dio lau urteko etapa honetan eta poliki-poliki, etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatzen hasiko da. Taldeak berebiziko garrantzia duen garaian, lagunen arteko elkarrekintzari garrantzi handia ematen diogu Herri Ametsan, baita ikastolatik kanpoko errealitatearekin elkarbizitzen ikasteari ere. Bide horretan ikasleak bidelagun izango du irakaslea, oinarrizko konpetentziak garatzen ahalik eta hobekien lagunduko dion profesionala.