Herri Ametsa ikastolako ikurra eguneratu dugu, garaian garaikora egokituz, gure nortasunari uko egin gabe. Lehengo kolore eta formak oinarri hartuta, naturari erreferentzia egiten dio ikur eraldatuak ere; itsasoa, zerua eta iratzea (berdegunea) batzen ditu, ikastolako inguruak bezalaxe.
Eguneraketarekin batera, kamisetak atera ditugu gure izaera ameslaria lau haizetara zabaltzeko. Ameslariak gara eta amesten jarraituko dugu!