SUDADERA BERRIAK… SALGAI!

“ESKOLA JASANGARRIA” ZIURTAGIRIA IKASTOLAN DAUKAGU!

Gure planeta, herria eta ingurumena asko inporta zaigu eta jo eta su ibiltzen gara lanean guri iritsi zaigun ondasun hau zaintzeko eta bere alde egiteko. Ziurtagiri hau berresteko lan handia egin dugu ikastolan eta egindako lanaz oso harro gaude.

Iñigo Urkullu lehendakariak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiarekin eta Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzekin batera, “Eskola Jasangarria” ziurtagiria eman zigun pasa den astean ekitaldi ofizial batean. Guri eta baita Eusko Jaurlaritzako Eskolako Agenda 2030 Programan parte hartu duten beste 24 ikastetxe publiko eta itunduri ere.

Ziurtagiria jaso dugun ikastetxeok IRAES 21-jasangarritasunaren aldeko eskola-sarean gaude eta jasangarritasunerako hezkuntza da gure ardatz nagusia. Guztiok gainditu dugu auditoretza bat eta berrikuntzaren, kalitatearen eta ingurumenarekiko konpromisoaren alde egiteagatik saritu gaituzte.

Busturiako (Bizkaia) Urdaibaiko Ekoetxean banatu zituzten diplomak eta haraino joan ziren gure ikastolako ordezkari batzuk. Ederki pasatu genuen.

Eskolako Agenda 2030ak “Eskola Jasangarria” ziurtagiriarekin saritu dituen 25 ikastetxeak 17 udalerritakoak dira:

  • Arabako zentro 1: Vitoria-Gasteiz
  • 15 zentro Bizkaian: Amorebieta-Etxano, Basauri, Bilbo, Elorrio, Leioa, Muxika, Portugalete, Santurtzi
  • 9 zentro Gipuzkoan: Azkoitia, Donostia, Irun, Oñati, Zarautz, Zizurkil, Zumaia, Zumarraga

ZORIONAK GUZTIOI!

Pin It on Pinterest

Share This