DBH1B gelako Alex Torrecilla, EƱaut Vicente, Lara Sanchez eta Maia Zubeldiak (Pizza Taldea) Liburu Gaztea Booktrailer Lehiaketako lehen saria eskuratu dute DBH 1-2 kategorian. Zorionak, laukote!

Juan Kruz Igerabideren Arrastoa (2020) liburuaren Booktrailer hau da saritutako lana:

https://www.youtube.com/watch?v=IFJePMf1cq8

Epaimahaiak honakoa azpimarratu du: “Argumentuaren azalpen eta antzezpenak bikainak dira, oso ongi kontatua eta kokatua dago istorioa. Teknikoki zaindua, plano ederrak, karakterizazioa ere ona. Gozatu dutela nabari da eta horrek, ikusleari, irakurtzeko gogoa pizten dio”.

Oraindik indarrean dauden hainbat osasun eta segurtasun neurri direla eta, ikasgelako kide guztiek ezin izan dute Tabakaleran ospatu den sari-banaketa ekitaldira bertaratu. Hala eta guztiz ere, ikastolan geratu diren ikasleek saioa streaming bidez jarraitu ahal izan dute zuzenean. Zuk ere eskuragai duzu ekitaldia esteka honetan (ikus 46. minutua):

https://youtu.be/ulrPmtnEc6s

Pin It on Pinterest

Share This