SUDADERA BERRIAK… SALGAI!

Emakume dantzarien hilabetea borobiltzeko dantzaria den ikasle ohi bat gonbidatu dugu ikastolara: Nekane Prieto. LH6. mailakoek elkarrizketatu dute Verdini dantza konpainiako kidea eta oso esperientzia atsegina izan da.

LHko etapako ikasle zaharrenek txalo artean jaso dute Verdini dantza konpainiako dantzari beteranoena. Galdera sorta ederra eskuartean eta zentzumen guztiak adi ezagutu dugu Nekane dantzaria eta ikasle ohia. Ikastolako etapa aspaldi bukatu zuen arren, pozarren bueltatu dela adierazi digu Nekanek eta halaxe sentitu gara gu ere bera gure artera ekarrita.

Txikitatik dantzaria izateak askotariko esperientziak bizitzea ahalbidetu dio, horien artean eszenatoki ugaritan parte hartzea. The Dancer telebista programan parte hartu zutenekoak bereziki bereganatu du ikasleen arreta.

Verdiniko dantzari taldea mixtoa den arren, gaur egun oraindik sektore feminizatua da dantzarena. Hori dela eta, Nekanek dantzara animatu ditu “mutilak eta baita gizonak ere”. Hain zuzen, halaxe amaitu da, espontaneoki, elkarrizketa: dantzan.

Eskerrik asko, Nekane! Laster arte!

https://youtu.be/-4Sp2N1JKXw

Pin It on Pinterest

Share This