Barne informazio sistema (salaketa kanala)

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (EB 679/2016 Erregelamendua) 13. artikuluarekin eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 2018/3 Lege Organikoaren 11.artikuluarekin bat, HERRI AMETSA IKASTOLA-k jasotako datu pertsonalen tratamenduaren inguruko hurrengo informazioa ematen da.

  • Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren Arduraduna?
    • Arduradunaren Identitatea: HERRI AMETSA IKASTOLA
    • Helbide postala: Guarda Plata Bidea 28; 20016 Donostia – Gipuzkoa
    • Telefonoa: 943 393 520
    • Helbide elektronikoa: herriam@ikastola.eus
  • Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak barne informazio-sistema kudeatzeko tratatzen ditugu.

  • Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Jasotako datu pertsonalak legezko epe aplikagarrietan gordeko dira, bai eta datuak biltzeko helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran ere.

  • Zein da zure datuen tratamenduaren legitimazioa?

Zure datuen tratamendurako legezko oinarria legezko betebeharra da. Zure datu pertsonalen komunikazioa ezinbestekoa da legezko betebeharrarekin konplitzeko.

2/2023 Legea, otsailaren 20koa, arau-urratzeei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duena.

  • Zein hartzaileri komunikatuko zaizkio zure datuak?

Beharrezko datu pertsonalak agintari judizialei, Fiskaltzari edo legezko betebeharrak betetzeko eskumena duen administrazio-agintaritzari jakinarazi ahal izango zaizkie.

  • Zeintzuk dira zure eskubideak zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?

Zure datu pertsonalei dagokienez, eskubidea duzu datu babesaren araudiak aurreikusten dituen egoera eta baldintzetan zure eskubideak baliatzeko (datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko, datuak transferitzeko eta banakako erabaki automatizatuak, profilak egitea barne), ikastolako posta-helbidera edo helbide elektroniko honetara idatziz: herriam@ikastola.eus. Edozein kasutan zure nortasuna egiaztatu beharko duzu. Adin txikikoen datuen kasuan, eskaera haren kustodia duenak egin beharko du. Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu, bereziki zure eskubideak gauzatzerakoan ez bazara gustura geratu. Informazio gehigarria ikastolako webgunean eskuragarri dagoen pribatutasun politika kontsultatu dezakezu.

Pin It on Pinterest

Share This